Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Emakumeak eta haurrak aro historikoan ikerketa-gaia. OIARTZUNGO UDALA
Errepresaliatutako emakumeen bizipenei buruzko ikerketa

Oiartzun

Errepresaliatutako emakumeen bizipenei buruzko ikerketa

Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak osoko bilkuren aretoan hilaren 23an egingo den aurkezpenera joateko deia egin diete herritarrei

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 17 de octubre 2024, 19:57

Udalak bultzatuta, 1936tik 1978ra Oiartzunen giza eskubideen urraketak, errepresioa eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuk jasan zituzten emakumeen historia berreskuratzen hasiko da Aranzadi Zientzia Elkartea. Hala jakinarazi zuen atzo Udalak prentsa-ohar baten bidez. Gerra eta diktadura frankistako lehen ikerketak, nagusiki, bataila handietan eta liderren historiaren kontakizunetan oinarritu ziren. Zenbait emakumek gerran edota frankismoko kartzeletan bizitu zituzten egoerak ere jaso zituzten liburu ezberdinetan, 70-80ko hamarkadetan. Dena den, isilpean gelditu dira gertaera gehienak, edo ahoz aho kontatu diren arren, ez dira ikertu eta idatziz jaso.

Orain 10-15 urte hasi ziren garai horretan espezializatutako ikerlariak, metodologia zientifikoaren bidez eta genero ikuspegia aplikatuz, emakumeek 1936-1978 bitartean izan zuten papera eta sufritu zituzten egoerak ikertzen. Oiartzunen, Kattin Txiki urte luzez ibili da memoria historia berreskuratzeko lan nekaezina burutzen. Hasitako bidean sakondu eta gerran eta frankismoan emakume oiartzuarrek izan zituzten bizi-baldintza gogorrak dokumentatu nahi ditu Aranzadik proiektu berri honekin. Kar-tzelako egoera penagarriak, ile mozketak, umilazioak, bortxaketak, erbeste behartua, gerra kontseiluak... Estalitako historiaren parte hori erakusteko egingo dute ikerketa, emakume oiartzuar haiei guztiei izen-abizenak jarri eta beraien memoria berreskuratzeko.

Ekarpena, «ezinbestekoa»

Gerra eta frankismo garaiko emakume oiartzuarren bizi-baldintza gogorrak dokumentatuko dira

Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak egingo du ikerketa. Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945) hitzaldia eskainiko du eta burutu nahi duen ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu ondoren. Datorren asteazkenean izango da, 18:00etan, pleno aretoan. Oiartzuarren ekarpena ezinbestekoa izango da ikerketarako. Izan ere, familiartean gelditu izan diren kontakizunak izango dira ikerketaren abiapuntu nagusia. Horretarako, herritarrak animatu dituzte aurkezpenera joan eta etxeko edo gertukoengandik iritsi zaizkien gertaerak, bizipenak edo argazkiak partekatzera.

Zuloaga ikerlariarekin harremanetan jartzeko bideak ere eskura jarri dituzte, izuloaga@aranzadi.eus-era idatzita edo 943 46 61 42 zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errepresaliatutako emakumeen bizipenei buruzko ikerketa