Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Oiartzun

Etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarrietan zuzenketa bat

E.V.

oiartzun.

Viernes, 7 de junio 2024, 20:15

Altzibarren eraikitzen ari diren 12 etxebizitza tasatuak zozketaz esleitzeko oinarrietan 56.094,50 eurora eguneratu da gehieneko diru-sarreren muga. Hala jakinarazi du Oiartzungo Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Otsailean onartutako oinarrietan 50.000 euroan jarri zen, eta beste baldintzen artean, kopuru hori hartu zen kontuan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda osatzeko.

Duela gutxi, baina, Etxebideren web orrian argitaratutako kopurua aintzat hartuta, eguneratu egin da bizikidetza-unitateen gehieneko diru-sarrera haztatuen muga, 50.000 eurotik 56.094,50 eurora. Aldaketa hori eguneratu da Altzibarko etxebizitza tasatuetarako zozketarako oinarrietan ere.

Epea zabalik

Eguneraketa aintzat hartuta, hasierako zerrendan behin-behinean baztertzekoak ziren bizikidetza unitateak onartu dituzte, baldintza hau eta gainontzeko denak betetzen dituztelako.

Era berean, 50.000 eurotik 56.094,50 euro arteko gehieneko diru-sarrera haztatuak dituzten eta eskaera aurkeztu ez zutenei aukera emango zaie eskaera egiteko. 15 eguneko epea izango dute horretarako (iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik) eta gainerako baldintza guztiak bete beharko dituzte hauek ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarrietan zuzenketa bat