Oiartzun

Euskal Herriko pala txapelketa irekia aurrera jarraitzen du

Elena Viñas

Oiartzun

Viernes, 7 de marzo 2025, 20:26

Joanden asteburuan beste hamaika partidu jokatu dira Madalensoron EHko pala txapelketari dagokionez eta horietako batzuetan, herriko pilotariak aritu dira emaitza ezberdinak lortu zituztelarik. Irabazi egin zutenen artean, txapelketan 2. mailan ari diren Arruabarrena anaiak daude 25 eta 23 Landa eta Ibargureni irabazita. Baita Markos eta Bereziartua ere, hauek 25 eta 7 Maneiro eta Bengoetxeari irabazi ondoren. Mitxelenak eta Arzallusek ere irabazi egin zioten 25 eta 14 Diaz eta Zelaiak osatutako bikoteari. Flores eta Bergarak osatutako bikoteak berriz, 5 eta 06 galdu zuten Etxezarreta eta Irastorzaren aurka. Egialdek eta Susperregik ere galdu egin zuten 25 eta 06 Rekondo eta Sanchezen aurka. Gaur partida gehiago izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad