Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Antolatzaileak, pilotariak, agintariak eta beste protagonista batzuk joan den larunbatean Madalensoron.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurtengo edizioari amaiera eman zion

Oiartzun

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurtengo edizioari amaiera eman zion

Markos eta Bereziartua bikote oiartzuarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 5 de junio 2024, 20:37

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia amaitu da. Girizia elkarteak antolatuta, Oiar-tzungo Udalaren babesarekin, larunbatean jokatu ziren bere finalak Madalensoro pilotalekuan Josetxo Gamio Indakoetxea oroimenez.

Aurtengo edizioa, elkartearen pilota sailak jarraian antolatzen duen 40 edizioa izan da eta bertan guztira 86 bikotek hartu dute parte.

Lau final jokatu ziren eta hirugarren mailakoan, Markos eta Bereziartuak osatzen duten oiar-tzuar bikotea ezin izan zuen garaipena lortu Landa eta Olazabal bikotearen aurka eta, iaz bezala, bigarren postuan gelditu dira. Beste bikote irabazleak hauek izan ziren: lehen mailan, Aritzmendi eta Arriaga; bigarren mailan, Errasti eta Galarraga; eta nesken mailan, Agirre eta Murua.

Partidu «politak, maila handikoak eta orekatuak» izan ziren eta oso giro onean eta pilotazale askoren aurrean jokatu ziren finalak.

Bukaeran, ohikoa den bezala sari banaketa egon zen eta aurtengo edizioan, antolatzaileek Luis Bidegain Dorremoz pilotari ohiari eskerrak eman eta saria eman zioten «urte guzti hauetan egindako lanagatik». Bertan egon ziren finalistak, antolatzaileak eta Udaleko ordezkariak eta Ander Imaz eta Ugaitz Susperregi oiartzuar pilotari profesionalak.

Emaitzak

Hauek izan ziren emaitzak: lehen mailan, Arregi-Huegun / Arizmendi-Arriaga, 21-25; bigarren mailan, Errasti-Galarraga / Urrutia-Nuin: 25-17; hirugarren mailan, Landa-Olazabal / Markos-Bereziartua: 25-21.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurtengo edizioari amaiera eman zion