Oiartzun
Gaueko Xorrola ere ibiliko da Arraguako festetanOiartzun
Gaueko Xorrola ere ibiliko da Arraguako festetanOstiralean hasi eta igandera bitarte ospatuko da Arraguako jaien bigarren asteburua. Azken hiru egunetarako utzi dute egitarau nagusia, eta ekintza mordoa egongo dira egunero. ... Festak gauean ere ez du etenik izango eta goizeko ordu txikitan itzuliko dira asko etxera, kontzertu eta DJak izango baitira.
Publicidad
Festaz gozatzera doazenei etxerako buelta errazteko gaueko Xorrola zerbitzua eskainiko du Udalak ostiraletik larunbatera. Bost aldiz emango dio autobusak buelta herri osoari. 01:00etan hasi eta 05:00ak bitarte, orduro lotuko ditu zortzi auzoak.
Xanistebanetako gauetan egiten duen ibilbidea egingo du, baina Arraguan hasita. Hauek dira geltokiak: Arragua, Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren ondoan); Mendin, frontoi gaineko geltokia; Elizalde, biblioteka ondoko geltokia; Gurutze, Bizardia plazako autobus geltokia; Ergoien, Tornola kaleko autobus geltokia; Altzibar, Zokoloko zubia; Karrika, plazako autobus geltokia; Iturriotz, Beko soro pareko autobus geltokia; Ibarre, gasolindegiko geltokia; Elizalde, Pikabeneko geltokia; eta Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia.
Ostiral gauean ibiliko da Xorrola, eta larunbatetik iganderako gauean Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzua egongo dela gogorarazi du Udalak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.