Oiartzun

Gaur zozketatuko dituzte Beheko Plazako aparkalekuko lau plaza

E. V.

oiartzun.

Miércoles, 15 de mayo 2024, 20:52

Gaur goizean egingo du Oiartzungo Udaleko kontratazio mahaiak Madalensoro pilotalekuaren azpiko apar-kaleku itxian libre dauden plazen zozketa.

Publicidad

Apirilean izan zuten herritarrek eskaerak aurkezteko aukera. Zortzi pertsonek adierazi zuten interesa eta horien artean banatuko dituzte hutsik dauden lau plazak.

Beheko plazako garajeak 109 leku ditu; 62 edozein herritarrek erabiltzeko, eta beste 47 interesa izan dezaketenen artean alokairuan esleitzeko. 2019an esleitu ziren gune itxiko 47 plazak, 10 urterako. Epea bukatu aurretik libre geratu diren lau tokiak dira ausaz berriz esleituko dituztenak.

Goizeko 10:00etan egingo du kontratazio mahaiak zortzi interesdunen artean zozketa. Udaletxeko areto nagusian bilduko dira eta irekia izango da saioa. Tokirik gabe gelditzen direnen artean itxaron zerrenda osatuko dute, aurrerago libre gelditu daitezkeen plazak esleitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad