Oiartzun
Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko irteera antolatu dute ArditurritikOiartzun
Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko irteera antolatu dute ArditurritikEl Diario Vasco
oiartzun.
Jueves, 23 de enero 2025, 19:59
Datorren otsailaren 2rako bisita berezi bat antolatu dute Arditurri Parketxean, gaztagintzaren (eta arkumeen) sekretuak ezagutzera emateko helburuarekin. Errenteriako Zamalbide auzoan, San Marko gotorlekuaren inguruan, Lau Haizeta parkean, dagoen Eguzki-Borda gaztandegira egingo da irtera. Bertan, Idiazabal jatorri-deiturako gazta egiten dute ardi latxaren esnearekin. Ardiak ukuiluan egoten dira urritik ekainera arte. Ekainetik urrira Aralar mendilerroan egoten dira, hango larreetan bazkatzen.
Publicidad
Arkumeak azaro-abenduan jaiotzen dira. Gazta urtarrila eta ekaina bitartean egiten dute. Beraz, oso garai egokia da hau ardiak eta arkumeak ukuiluan ikusteko eta gazta egiteko prozesua ezagutzeko.
Antolatu duten bisita, Josu Oiartzabalek (gaztandegiko arduradunak) gidatuko du. Bisitariek ardien elikadurarekin eta zainketarekin lotutako xehetasunak ezagutuko dituzte; arkumeak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta ardiei bazka emango diete. Jarraian, gazta egitearen prozesu osoa azalduko zaie. Amaitzeko, Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatuko da.
Otsailaren 2an, igandearekin, izango da bisita, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera, ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta aurrez izena eman behar da Arditurri parketxearekin harremanetan jarriz. Prezioa 12 eurokoa izango da helduentzat eta 6 eurokoa haurrentzat (3-12 urte) izango da. Euskaraz emango dira azalpenak.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi behar da edota ondorengo telefonoetako batera idatzi: 943 49 42 48 / 688 895 068. Informazio gehiagorako www.gipuzkoanatura.eus.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.