Oiartzun
Gizonezkoen Ohorezko Erregionalekoek maila ona erakutsi zuten Mutrikuren aurkaOiartzun
Gizonezkoen Ohorezko Erregionalekoek maila ona erakutsi zuten Mutrikuren aurkaE. A.
Oiartzun.
Lunes, 15 de abril 2024, 20:36
Ugaldetxon izan zuen hitzordua Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak asteburuan. Pozik utzi zituzten bertaratutako zaleak garaipen garrantzitsua lortu baitzuten Mutriku taldearen aurka maila ona erakutsiz talde oiartzuarrak. 3-2 nagusitu zen Oiartzun futbol taldea. Golak Irazokik (44. minutuan), Irazokik (80. min.) eta Vargasek (96. min.) sartu zituzten.
Publicidad
Hamaikakoa honako jokalariek osatu zuten: Muguruza, Jon Mikel, Fernandez, Irazoki, Telmo, Aranburu, Leonet, Kortajarena, Estefa, Sein eta Aitzuri. Aldaketak ere izan ziren partidan zehar eta besteak bezte, Fernandezen ordez, Loperena atera zen; Kortajarenaren partez, Niko; Estefaren partez, Vargas, Aitzuriren ordez, Lapazaran eta Seinen partez, Eizmendi.
Oiartzungo emakumeen lehen taldea garaipena lortu zuen asteburuan Bilbon. Hiru puntu baliotsu eskuratu zituzten oiartzuarrek 1 eta 2 irabazi eta gero San Ignacioren aurka.
Oso ongi hasi ziren oiartzuarrak jokatzen eta 20. minuturako 0-2 aurreratu ziren emakumeen 3. RFEF mailako jokalariak, San Ignacioren zelaian. Lizaso eta Rosco izan ziren golegileak partida honetan.
Etxekoek erreakzio azkarra izan zuten eta hiru minutura aldea murriztu zuten, falta baten bitartez. Partida, hortik aurrera, nahaste-borrastea izan zen, eta gauza on bakarra garaipena izan zen. Bilbon irabazita, gabarran etorri zirela esan daiteke.
Asteburuko beste emaitzak honako hauek dira: Emakumeen Euskal Ligan, Real Sociedad C 3 — Oiartzun B 1; Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1, Oiartzun B, 5 — Amara Berri B, 3; Emakumeen Ohorezko Erregional Maila, Oiartzun C, 1— Goierri Gorri 7; Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga, Romo, 4 — Oiartzun, 2; Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila, Arrupe Chaminade B, 3 — Oiartzun B, 1 eta mutilen gazte mailako Lehen Mailan, Kopa M-1, Usurbil B, 0 — Oiartzun Ck, 1.
Publicidad
Areto futbolari dagokionez, Gipuzkoako lehenengo mailan Oiartzun taldea garbi nagusitu zen Lasarte-Oriako Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldearen aurka Maialen Chourraut kiroldegian. 1 eta 10 nagusitu ziren kolore urdina izan zuen partidan eta pozik etorri ziren etxera oiartzuarrak lortuta garaipenarekin.
Partida hasieratik Oiartzun taldearen kontrolpean egon zen eta atsedenaldira 0 eta 4ko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatian ere antzera, Oiartzun taldea jaun eta jabe izan zen.
Gipuzkoako bigarren mailan gauzak estuago izan ziren, baina Miren taberna OKE ere nagusitu egin zen Bilkoin Basabe Legorretako taldearen aurka Elorsoro kiroldegian. Talde oiartzuarrak bi aukera garbi izan zituen arren, kanpoko taldea aurreratu zen. Atsedenaldia baino lehen oiar-tzuarren berdinketa iritsi zen.
Publicidad
Bigarren zatian berriro ere Legorretako taldea aurreratu zen, baina oiartzuarrek ez zuten burua jaitsi eta 3 gol sartuaz 4 eta 2 jartzea lortu zuten. Dena erabakia zirudienean kanpoko taldeak gola sartu eta abantaila murriztea lortu zuen. Baina partida amaitzeko 2 minutu faltan etxeko taldearen azken gola iritsi zen, norgehiagokaren amaierako 5 eta 3ko emaitza borobiltzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.