Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra sari banaketan. GOIZARIN

Goiatz Labandibar idazlea saritu dute Bilbon

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 8 de diciembre 2019, 00:16

Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak akzesita irabazi berri du Gabriel Aristi ipuin lehiaketa sarian 'Senide kontuak' lanarekin, euskarazko ipuinen kategorian. Pasa den astean banatu ziren Gabriel Aristi XXXVI. ipuin lehiaketako sariak, Bilboko Udaletxean. Goiatz Labandibar Arbelaitz idazle oiartzuarra izan zen bertan, «Senide kontuak» lanarekin akzesita lortu baitzuen. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa deitzen du idazle bilbotarraren omenez. Lehiaketak bigarren helburu bat ere badu, literatura sorkuntza bultzatzea eta talentu berriak topatzea, hain zuzen ere. Zorionak!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad