Oiartzun
'Gozagune', gazteentzako sexologia aholkularitza zerbitzu berriaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
'Gozagune', gazteentzako sexologia aholkularitza zerbitzu berriaHerriko gazteei zuzendutako sexualitatean aholkularitza zerbitzu berria jarri du martxan Udalak. 'Gozagune' jarri diote izena Topalekuan kokatuta egongo den espazio berriari. Sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko zalantzak lantzeko konfiantzazko espazio seguru eta konfidentziala eskainiko ditu. Sexologian adituek emango dute arreta.
12-17 urte arteko gazteei dago zuzendua. «Harreman aske eta osasuntsuak» sustatzeko jarri du martxan Udalak zerbitzua. Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak eta Olaia Lasa ongizate zinegotziak azaldu dutenez, «tabuak eta beldurrak uxatuz», norbere gorputzarekiko harreman positiboa lantzen dira.
Banaka, bikoteka edo lagun talde txikitan egiten dira saioak, zalantzak argitzeko edo informazioa emateko. Adinaren arabera egokitutako arreta zerbitzua izango da, gazteen beharretara egokitua: sexu heziketa eman; gorputza ezagutu, onartu eta maitatzen ikasi; identitatea, desioa eta plazeraren inguruan jakin-nahia ase; bikote-eztabaidak eta jeloskortasuna kudeatu...
Hilean bitan emango da zerbitzua, ostegunetan, 17:30etik 19:30era. Gorputza, desira, sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruan dituzten zalantzak argitzera animatu dituzte gazte oiartzuarrak Nora Velez del Burgo eta Olaia Lasa zinegotziak.
Ikasturte amaiera bitarteko datak ere zehaztu dituzte: urtarrilak 23, otsailak 6 eta 20, martxoak 6 eta 20, apirilak 3, maiatzak 15 eta 22, eta ekainak 12 eta 26. Topalekuko hezitzaileen bidez hartu daiteke hitzordua, edo egun hauetan Topalekura joanda, bertako gela txikian egongo baitira sexologoak.
«Hitzordurik ez baduzu ere azaldu zaitezkete lasai eta sexologoak libre badaude egongo dira zuekin», adierazi dute zinego-tziek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.