Oiartzun
Heltako ikastaroetako izen-ematea irekiko dute asteleheneanOiartzun
Heltako ikastaroetako izen-ematea irekiko dute asteleheneanEl Diario Vasco
Oiartzun
Viernes, 30 de agosto 2024, 19:31
2024-2025 ikasturterako ikastaroen eskaintza prest du Helduen Tailerrak. 22 aukera ezberdin antolatu dituzte, horien artean 3 berriak. Astelehenean (irailak 2) irekiko dute aurrematrikula epea. Online edo aurrez aurre egin daiteke: 6ra bitarte Karaez kaleko lokalean, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, edo hilaren 2tik 10era online, www.helta.eus webgunean.
Publicidad
Ehundaka oiartzuar aski gustura ibiltzen dira dagoeneko ohikoak bihurtu diren tailerretan. 22 ikastaro prestatu dituzte aurtengorako. Gainera, Heltako kideak proposamen berriak ere eskaintzen saiatzen dira urtero, programa aberasteko. Aurten dantza ilaran, zeramika eta barreterapia ikastaroak antolatu dituzte lehen aldiz. Gainera, beste 19 hauek ere egongo dira: ariketa mentala, bertsolaritza, ehoziria, egur taila, euskal dantzak, gimnasia, gitarra, joste-lanak, luzaketak, margolaritza, patchwork, pilates, pilates terapeutikoa, tai chi, yoga, zaharberritzea, dantza latinoamerikarrak, masajea eta hipopresiboak.
Helta.eus webgunean ikusi daiteke ikastaroen zerrenda eta egutegia.
Interes handia sortzen dute urteko ikastaroek. 1.000 lagun baino gehiago aritu ziren iaz, eta aurten ere kopuru horretara iritsiko direla aurreikusi dute. Horregatik, eta ikasle kopurua mugatua denez, antolatzaileek aurreratu dute talderen batean jende gehiegi apuntatzen bada Oiartzunen erroldatutakoek eta 55 urtetik gorakoek izango dutela lehentasuna.
Iraila erdialdera argitaratuko dute onartutako pertsonen zerrenda eta orduan egin beharko da ordainketa. Tailerrek 85 euroko prezioa izango dute oiartzuarrentzat, eta 115ekoa gainontzekoentzat.
Informazio gehiagorako helduenta@hotmail.com helbidera edo 618 091 176 telefonora idatzi daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.