Oiartzun
Hemen dira Oiartzungo Xanistebak!Oiartzun
Hemen dira Oiartzungo Xanistebak!A. MARIEZKURRENA
OIARTZUN.
Jueves, 1 de agosto 2024
Xanistebanakl hemen dira. Gaur lehertuko hasiera emango dien txupina eta datozen egunetan, hamaika ekitaldi izango dira primeran pasatzeko. Aurretik, izan dira beste hitzordu garrantzitsuak herriko festen baitan. Esaterako atzo, Landetxean 'Oiartzun 2024' urtekariaren aurkezpena egin zen eta Xanistebanak 2024 kartel lehiaketako sariak banatu ziren. Gainera, herriko erraldoiak dantzatzeko ardura eta konpromisoa izan duen herritar taldea omendu du Udalak, urtez urte herriko kulturgintzari egindako ekarpen esanguratsuagatik.
Publicidad
Kartelaren irabazalea Igor San Jose izan da eta azaldu duenez seme-alabekin osatutako lan bat. Beste behin, bost lan onenek izan dute saria. Lau dirutan izan dira eta bat formakuntza beka gisa eta San Josek 600 eurokoa jasoko du; oiartzuar onenarena, 300 euro, Eneko Salaberria Gonzalezek; bi akzesit, bakoitza 50 eurokoa, banatu dira eta Udane Ansa Iragorri e Irati Iparragirre Villarrek eraman dituzte. 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikulaMaren Aginaga Boterentzat izan da.
Xanistebanetako egitarau oparoa osatzen duen ekitaldi sorta ez dela berez antolatzen gogorarazi du Joana Mendiburu alkateak. «Oiartzungo eragile eta elkarte desberdinetako lagunak, adin eta interes desberdinekoak, ezinbestekoak dira guztiak elkarrekin jai herrikoi, parekide eta euskaldunak antolatzeko lanean». Haien lana eskertu eta omentzeko, elkarte hauek denak gonbidatu ditu Udalak abuztuaren 2ko soka-dantzara. «Herriko kaleak kolorez bete eta gustu guztietarako ekintzak antolatzen lanean ibili direnek guztion esker ona merezi dute. Horregatik, aurten, zapi urdina soinean jarri eta udaleko ordezkariek soka-dantzara aterako ditugu, guztiok batera Xanistebanei hasiera ezin hobea emateko».
Gaur berriz, arratsaldean zehar, auzoz auzoko 43. ibilaldia: Oiartzungoo musikariz osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz Oidultz Dultzaina Taldeak antolaturik. Arratsaldeko 18:30ean agerraldi feminista, herriko plazan. Oiartzungo Feministen Asanbladak antoaltuta.
Arratsaldeko 19:30ean, Udalbatzako kideek Sokadantza dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
Ondoren, Jai Batzordeak proposatuta, 50. urteurrena duen Artaso elkarteak suziria botako du. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira. Urteurren berezia ospatzen du aurten elkarte oiartzuarrak eta ibilbide luze honetan Karrikako zein herriko jai eta deialdiak antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan dute Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek. Jarraian. Oiartzungo erraldoien kalejira, herrian zehar, dultzaineroen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
Publicidad
Arratsaldeko 20:15ean, Itaiaren partetik eta herriko jendearen parte hartzearekin indarkeria matxistaren aurkako murala txosnagunean. Arratsaldeko 20:30ean, Xaukena txarangak Plaza inguruko bazterrak eta txosnaguneak animatuko ditu. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
Arratsaldeko 20:30ean. Zimitiyoko txosnaren irekiera. Gaueko 23:00etan hasita, Musika Jaialdia izango da Txosnagunean Musika Batzordeak antolatuta, Herenegun, Zilibito records eta Hofe X4:40 taldeekin. Gaueko 24:00etan, Musika Jaialdia, Done Eztebe plazaMusika Batzordea antolaturik Itzal erromeri taldearen eskutik. Gaueko 24:00etan: DJ Jotatxo, Zimitiyoko Txosnan Zimitiyoko txosnak antolatuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.