Urtean zehar hainbat bilera egiten ditu Goilarrek. UDALA

Oiartzun

Herriko abeltzainekin bilduko da Udala, 2025eko lehentasunak zehazteko

Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, larunbatean 11:30ean

A. U.

Oiartzun.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:05

Urtean zehar hainbat bilera egiten ditu Goilarrek (Oiartzungo Abeltzainen ordezkariek, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldunduko Etorlur-eko teknikariek osatzen duten programak), herriko mendietako beharrak antzeman eta kudeatzeko. Urte hasieran elkartu ohi dira, hurrengo hilabeteetan egin beharrekoak zehazteko hain zuzen, eta larunbat honetan (hilak 25) egingo dute 2025eko lanak adosteko bilera.

Publicidad

Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, 11:30ean. 2024. urtean zehar mendiko larreetan egindako lanen azalpena emango dute teknikariek, eta denen artean 2025erako beharrak identifikatu eta lehentasunak zehaztuko dituzte. Herriko abeltzain denak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad