Oiartzun
Herriko bidegorrien sareak bi lotura berri dituSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Herriko bidegorrien sareak bi lotura berri dituE. V.
OIARTZUN.
Viernes, 31 de enero 2025, 20:24
Zurko baserri inguruko herri bidea atondu da, baita Orlegimendi etxadia eta Ugaldetxoko bizikleta-pista lotzen dituen bidea ere. Guztira 22.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.
2024an onartu zen Oiartzungo Mugikortasun Planean azaltzen den bezala, herriko mugikortasunaren ardatza da bidegorria. Aurreko legealdian egindako lanei esker, bidegorri sarea auzo guztietara iristen da dagoeneko eta, orain, Udalaren helburuetako bat da auzoguneetara lotura berriak sortzea, komunikazioa eta irisgarritasuna erraztuz.
Zurko baserri inguruko bidea txukuntzeari esker, adibidez, Iturriozko Tronpeo malda handia saihesteko aukera izango da. Ugaldetxoko lotura berriarekin, berriz, Orlegimendi eta Mendin Zar etxadiek lotura zuzenagoa izango dute bidegorri sarearekin.
Helburu horrekin egin berri dira bi lotura horiek. Agustin Lekuona Hirigintzako zinegotziaren esanetan, «bidegorria herriko mugikortasunaren bihotza da eta orain artekora bi zati hauek gehitzeak hartutako konpromisoa berrestea dakar».
Aurrerago antzeko lan gehiago egiteko asmoa adierazi du bidegorrira lotura irisgarriagoak eginez, «auzoen arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.