Oiartzun
Hiru ordenantza berri sortzea aurreikusi du Oiartzungo Udalak datorren urterakoSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Hiru ordenantza berri sortzea aurreikusi du Oiartzungo Udalak datorren urterakoAho batez onartu zituzten asteazkenean egindako urteko azken ohiko udalbatzarrean landutako puntu guztiak. Urte berrirako araugintza plana adostu zuten. Herriko behar ezberdinei erantzuteko, hiru ordenantza berri egitea aurreikusi dute. Lehena, obra txikiak burutzeko aldez aurreko jakinarazpenaren araubidea zehaztuko duena, obra txikiak egiteko egin beharreko administrazio tramiteak errazteko. Bide publikoan terrazak jartzeko ordenantza izango da bigarrena, espazio hauetan ostalaritza-jarduerei lotutako aktibitateak garatzerakoan bizikidetza eta erabilera orekatua oinarri izango duten irizpideak zehazteko. Egingo duten hirugarren ordenantza berriak 2025ean martxan jarriko duten Udaleko herritarrentzako arreta zerbitzuaren funtzionamendua definituko du.
Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoeran dauden norbanako eta familiak diruz laguntzeko deialdi berriaren oinarriak ere aho batez onartu zituzten. Olaia Lasa Ongizate zinegotziak eman zituen 2025ean zehar irekita izango dituzten dirulaguntzen xehetasunak. 115.000 euro aurreikusi dituzte eta laguntza puntualak edo epe bati lotutakoak izango dira. Gainera, zailtasun egoeran dauden haurrak eta haien familiak laguntzeko beste 30.000 euro gorde dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.