Tamara Muruetagoiena artxiboko irudi batean, aitari eskainitako plaka agerian. UNANUE

Oiartzun

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Donostian

Egiaren eta aitortzaren bila egindako bidea kontatzen du Tamara Muruetagoienak, Oiartzungo medikuaren alabak

Elena Viñas

Oiartzun

Viernes, 12 de abril 2024, 20:34

42 urte bete dira Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua hil zela. 1982ko martxoan atxilotu eta «10 egunez pairatu zituen tortura larriengatik» zendu zen. Urte hauetan guztietan Muruetagoiena biktima gisa aitortzeko bide luzea egin du bere alaba Tamarak. Egindako ibilbidea eta bizipenak 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' dokumentalean jaso dituzte Ander Iriarte eta Amaia Merino zuzendariek. Larunbat honetan estreinatuko dute, Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian.

Publicidad

«ETAk bere familia bahitu eta Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera», Tamara Muruetagoienaren egiaren eta justiziaren bilaketa nekaezina jaso dute dokumentalean. Tamarak, aurrez aurre, familiaren tragedia kontatzen du: iraultza zerga, ETAko talde batek 17 egunez bahitu izana, ondoren familia desegituratzea, estatuko makineriaren jazarpena, presio politikoa, epaiketa, aita eta amaren atxiloketa, torturak, hilketa... Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa, eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo dute larunbat honetan lehen proiekzioa, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Donostia Kultura webgunean: https://labur.eus/cUrzm

Udalaren babesarekin

Oiartzungo Udalak, bertan ordezkaritza duten bi alderdi politikoen elkarlanean eta kontsentsuz (EH Bildu eta EAJ), Esteban Muruetagoiena giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortu zuen 2022an. Aitortza instituzionala egiteaz gain, Oiartzungo herriari zuzenduriko ekitaldi zikloa ere antolatu zuten oraindik aitortu gabeko biktimak ikusarazi eta torturaren errealitateari ahotsa emateko.

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' dokumentala babestu eta sortu ahal izateko ekarpen ekonomikoa egitea ere erabaki zuen bi talde politikoetako ordezkariek osatzen duten Bizikidetza Mahaiak. Laister Oiartzunen ere ikusteko aukera izango dela aurreratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad