![Iparralde Hiribideko obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte aste honetan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/28/94786197--1200x840.jpg)
Oiartzun
Iparralde Hiribideko obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte aste honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Iparralde Hiribideko obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte aste honetanElena Viñas
Oiartzun.
Lunes, 27 de mayo 2024, 20:38
GI-2134 errepidea berritzeko lanak hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak maia-tza hasieran, Arraguatik Elizaldera arteko tartea eraberritzeko. Martxa onean doa proiektua eta Elizaldeko zatia atontzen hasiko dira aste honetan.
Tarterik konplikatuena da, konponketa sakona behar duen tokia izateaz gain, erabilera handiko hainbat bidegurutze baitaude bertan. Horregatik, aste honetan lanek hainbat afekzio eragingo dituztela iragarri dute obra arduradunek.
Gaur goizetik ostegun gauera bitarte Landetxeko bidegurutzea itxi egin beharko dute, zoladura azpiko kapak konpontzeko. Gurutzetik Arraguarako bidea zabalik egongo da (errail bakarra egongo da irekita eta semaforoekin bideratuko da autoen martxa). Iparralde Hiribidea irekita egongo den arren, ezingo da bertatik Rafael Pikabea hiribidera pasa. Hau da, Landetxeko bidegurutzean ezingo da Ugaldetxora jaisteko bidea hartu.
Landetxeko aparkalekura sarrera ere baldintzatuko dute lan hauek, eta Rafael Pikabea Hiribidetik izango da sarrera-irteera bakarra.
Landetxeko bidegurutzea ixteak eragina izango du Xorrolaren eta Lurraldebusaren ibilbidean. Xorrolaren ohiko jarduna ez da asko aldatuko: Yon Oñatibiatik ezingo denez Arragua aldera joan, Xorrolaren plazako geltokia tokiz aldatuko dute eta Done Eztebe plazan egingo du geldialdia. Hortik, Donibane kaletik joango da Iparralde Hiribidera. Ordutegian ez da aldaketarik izango.
Eragina handiagoa izango da Lurraldebuseko lineetan. Gaurtik ostegunera (biak barne), E02 eta E04 autobusak Arraguatik Elizaldera joango dira zuzenean (larunbat gauetako E72 zerbitzuak egiten duen moduan). Mendin eta Yon Oñatibia etorbideko 13. zenbakian ere geldituko da Lurraldebusa.
Rafael Pikabea kaleko geltokietan (Matteo, Isasti, Pikabene eta Pikabea 25) ez da geldituko eta kale honetako erabiltzaileek geltoki hauek erabili beharko dituzte: Ugaldetxo (Intxixu parekoa), Iparralde Etorbidea (biblioteka ondokoa), Mendinen edo Yon Oñatibia 13. Talaiako geralekua ere ezabatuko da eta Mamut, Ariztegi edo Matteo geltokietara doazen bidaiariak autobusa Donostiarantz itzultzen denean jaitsi ahal izango dira.
Obra lanak egiteko, Iparralde Hiribideko aparkalekuak kendu beharko dituzte astelehen goizetik aurrera, bide osoaren zoladura berrituko baitute. Goizeko 08:00etarako Landetxetik Ollarriarreraino dauden aparkalekuak hutsik egon beharko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.