Borrar
Xorrola autobusa irailean bueltatuko da ohiko ordutegira. UDALA
Irailaren 2ra bitarte goizez ibiliko da Xorrola

Oiartzun

Irailaren 2ra bitarte goizez ibiliko da Xorrola

Bestalde, beharrezko mantenu lanak egiteko, Elorsoro kiroldegia itxita dago hilaren 18ra

A. M.

Oiartzun.

Sábado, 10 de agosto 2024, 20:03

Oiartzun udalak aditzera eman duenez abuztuaren 31ra goizez bakarrik ibiliko da Xorrola autobusa eta irailaren 2tik aurrera ohiko ordutegira bueltatuko da. Goizeko 07:10ean egingo du lehen itzulia Xorrola autobusak (Arraguatik hasita) eta arratsaldeko 15:10ean izango da azkena. Abuztuak 15 jai eguna denez, ez da zerbitzurik izango. Irailean itzuliko da ohiko ordutegira zerbitzua. Taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik izango abuztuan.

Bestalde, beharrezko mantenu lanak egiteko, Elorsoro kiroldegia itxita egongo da hilaren 18ra. Erabilera gutxien duen egunetan egingo dute geldialdia eta hilaren 19an irekiko ditu berriz ateak.

Tarte honetan, KirolTxartela Mugiment sareari esker, Elorsoroko bazkideek inguruko herrietako beste hainbat kirol instalazio doan erabili ditzaketela gogorarazi dute, tartean Errenteria, Lezo, Pasaia edo Irungoak. KirolTxartela Mugiment aplikazioan edo kiroltxartela.eus webgunean kontsultatu daitezke herri eta zerbitzu guztiak. Udako igerilekua irekita egongo da abuztuan (hilaren 3an izan ezik), goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Liburutegiko udako ordutegia

Manuel Lekuona biblioteka arratsaldez itxita dago. Uda sasoia dela eta ordutegi berezia izango du abuztuaren 31ra, astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 14:00etara. Larunbatetan ohiko ordutegia izango du, hau da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 13:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irailaren 2ra bitarte goizez ibiliko da Xorrola