Oiartzun

'Istorioak kandel inguruan', bihar arratsaldean

GOIZARIN

Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:10

Abaraxka udal ludotekak antolatuta, 'Istorioak kandel inguruan' izeneko saioa izango da bihar 17:30ean, udal areto nagusian. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat zuzenduriko ekimena da eta herriko beste gaztetxoak izango dira antzezle.

Publicidad

Abaraxkako arduradunek adierazi dute aforoa mugatua izango dela. Hortaz, ahalik eta haur gehienei aukera emateko «haurrak bakarrik, helduren bat haur askorekin edo gehienez haur bakoitzeko heldu batentzat txartelak banatuko ditugu. Lekurik balego gaur edota bihar bertan txartel gehiago hartzeko aukera egongo da», argitu dute.

Interesatuek Abaraxkara hurbildu beharko dira (Kontzejupe plaza z/g), edo posta elektronikoaren bidez eskatu (udalekuak.oiartzun@gmail.com), haurraren izena eta zenbat txartel behar dituzten adieraziz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad