Borrar

Oiartzun

Iturriotz auzoko bizilagunek bere Aste Nagusia ospatuko dute

Aurtengo jaien programazioa datorren asteazkenean hasi eta hilaren 31ra arte luzatuko da

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 20 de julio 2024, 19:15

2024ko Santiyutako egitaraua etxez etxe banatzen dabiltza iturrioztarrak. Ez dute lan makala izango, eskuorria baino, liburuxka baitirudi aurtengo programak. Beharko orrialde kopurua luzatu, antolatu dituzten ekintza denei programan tokia egiteko.

Santio bezperan altxako dute lertxuna, eta hortik aurrera, aste betez auzotarren eta oiartzuarren elkargunea izango da Beko soro. Tortilla txapelketa, bizikleta martxa, auzotarren an-tzerki emanaldia, kontzertuak, sagardo dastaketa, desafioa, haur ginkana, erraldoi tailerra, monologoak...

Uztailaren 31 bitarte, festarako zazpi egun eta zazpi gau. Tartean deskantsurako egun bat aurreikusi dute behintzat!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iturriotz auzoko bizilagunek bere Aste Nagusia ospatuko dute