Borrar
Idi-dema erakustaldiak zale ugari bildu zituen aurtengoan ere goiko plazan. Aura Erro
Jendetza eta parte hartze handia izan dira nagusi aurtengoXanistebanetan
Oiartzun

Jendetza eta parte hartze handia izan dira nagusi aurtengoXanistebanetan

Besteak beste, Udalak herriko 335 erretiraturi bazkaria eskaini zien Madalensoron eta ia 900 'biyurrik' primerako giroa jarri zuten astelehenean

A. Mariezkurrena

Miércoles, 7 de agosto 2024, 15:12

Bukatu dira aurtengo herriko jaiak. Biharamuna pasatu eta gero, errepasoa egiterakoa azpimarratu daiteke parte hartze handia izan dela nagusi aurtengo Xanistebanetan.

Udalak emandako datuen arabera, festa gunea txiki gelditu zen antolatutako ekintza guztietan bildutako jendetzarekin. Ostiralean hasi ziren jaiak suziria botata, «bost egun eta 90 ekintzatik gora izan dira ohiko lan-erritmo eta buruhausteak alde batera utzi eta festaz gozatzeko», gogoratzen zuten.

Ostiralean bizi izan zen une berezienetakoa, Artaso Elkarteko kideek eman baitziote hasiera ofiziala herriko jaiei. Elkarteko Goiatz Labandibar eta Enrike Lekuonak piztu zuten suziria. Udaletxeko balkoira atera zirenerako jendez lepo zegoen Done Eztebe plaza. Aurretik, oiartzuarrei sokadantza dantzatzera atera ziren udal hautetsiak. Xanistebanetako Jai Batzordeko kideak ere gonbidatu zituzten haiekin dantzara, urtero-urtero egiten duten lan paregabea eskertzeko.

Bezperan, gogoratu behar da beste momentu hunkigarria bizi izan zela. Udalak Oiartzungo Joxepa, Antton, Esteban eta Kattalin erraldoiei ikusgarritasuna eman eta dantzan jarri dituen zortzikotea omendu nahi izan duelako aurten, urte hauetan guztietan haur eta gaztetxoen artean erraldoiekiko zaletasuna piztu eta hazia ereiteagatik. Landetxen omenaldia eskaini zitzaien Iñaki Arbelaitz, Ane Gil, Asier Legorburu, Aritz Olaziregi, Andoni Vieira, Agustin Vital, Lorena Zalakain eta Vanesa Ziaurritzek osatutako taldeari.

Xanisteban egunean adibidez, ehundaka oiartzuar elkartu ziren herriko jai egun nagusiko ekintzetan. Goizean goiz hasita, primerako giroa egon zen plaza eta inguruko kaleetan. Arratsaldean jende mordoa bildu zen Madalensoron, XXXVI. sokatira txapelketan auzo denak animatzeko. Lehia estua izan zen eta azkenean Ergoien izan zen garaile emakumezkoetan, eta Ugaldetxo gizonezkoetan.

Igande goizean bestalde, 200 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte 76. Xanisteban Sarian. Jaien ekuatorera iritsita, tripa ongi bete eta indarberritzeko tartea ere izan zen pintxo eta sagardo lehiaketan. Udalak herriko 335 erretiraturi bazkari goxoa eskaini zien Madalensoron eta bazkari feministan 110 lagun elkartu ziren.

Astelehenean berriz, Berde kolorea nagusitu zen Oiartzunen, Gazte Egunean. Ia 900 'biyurrik' primerako giroa jarri zuten bazkari, poteo eta jolasetan. Egun konpletoa antolatu zuten eta giro ezin hobea sortu zen bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jendetza eta parte hartze handia izan dira nagusi aurtengoXanistebanetan