Oiartzun
Julio Villar eta Ibon Gaztañazpiren hitzaldia Girizia Mendi taldeak antolatutaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Julio Villar eta Ibon Gaztañazpiren hitzaldia Girizia Mendi taldeak antolatutaEl Diario Vasco
OIARTZUN.
Miércoles, 22 de enero 2025, 20:06
Ibon Gaztañazpi kazetariak eta Julio Villar abenturazaleak hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Oiartzungo udal pleno aretoan, Girizia Mendi Taldeak antolatu du saioa. Iluntzkeo 19:00etan izango da hitzordua.
Duela 50 urte, Julio Villar donostiarrak (Donostia, 1943) munduari bira eman zion belaontzi txiki batean. 1968ko apirilean abiatu zen Bartzelonako portutik, eta lau urte luze nabigatzen eman ondoren, 1972ko uztailean iritsi zen Lekeitiora. 'Mistral' izena zuen ontzi hark zazpi metroko luzera zuen, bi metro eta erdiko zabalera eta 1.200 kiloko pisua. Hain ontzi arinean Lurraren ingurabidea egiten lehena izan zen. Bere balentriatik mende erdira, ez da ezagutzen errepikatu duen inor.
Villarrek 'Eh, Petrel!' liburuan jaso zituen bidaia hark sortu zizkion «emozioak, sentimenduak eta bizipenak». 1974an argitaratu zen lehen aldiz. Harrezkero, beste hamabost edizio argitaratu dira, eta kultuzko nobela bihurtu da irakurle askorentzat. 2022an edizio berri bat gehitu zitzaien aurrekoei, euskaraz. Ibon Gaztañazpi (Orio, 1977) kazetari eta arraunlari ohiak itzuli zuen Zumardia Elkarteak eta Albaola Itsas Faktoria Euskaldunak argitaratu zuten lana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.