Oiartzun

Julio Villar eta Ibon Gaztañazpiren hitzaldia Girizia Mendi taldeak antolatuta

Bihar izango da udal pleno aretoan, 19:00etatik aurrera

El Diario Vasco

OIARTZUN.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:06

Ibon Gaztañazpi kazetariak eta Julio Villar abenturazaleak hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Oiartzungo udal pleno aretoan, Girizia Mendi Taldeak antolatu du saioa. Iluntzkeo 19:00etan izango da hitzordua.

Publicidad

Duela 50 urte, Julio Villar donostiarrak (Donostia, 1943) munduari bira eman zion belaontzi txiki batean. 1968ko apirilean abiatu zen Bartzelonako portutik, eta lau urte luze nabigatzen eman ondoren, 1972ko uztailean iritsi zen Lekeitiora. 'Mistral' izena zuen ontzi hark zazpi metroko luzera zuen, bi metro eta erdiko zabalera eta 1.200 kiloko pisua. Hain ontzi arinean Lurraren ingurabidea egiten lehena izan zen. Bere balentriatik mende erdira, ez da ezagutzen errepikatu duen inor.

Villarrek 'Eh, Petrel!' liburuan jaso zituen bidaia hark sortu zizkion «emozioak, sentimenduak eta bizipenak». 1974an argitaratu zen lehen aldiz. Harrezkero, beste hamabost edizio argitaratu dira, eta kultuzko nobela bihurtu da irakurle askorentzat. 2022an edizio berri bat gehitu zitzaien aurrekoei, euskaraz. Ibon Gaztañazpi (Orio, 1977) kazetari eta arraunlari ohiak itzuli zuen Zumardia Elkarteak eta Albaola Itsas Faktoria Euskaldunak argitaratu zuten lana.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad