Las diez noticias clave de la jornada
Edorta Fernandez eta Olaia Lasa, Kirol eta Ongizate zinegotziak, Karla Lekuona futbol zelaian.

Oiartzun

Karla Lekuona futbol zelaiak irudi berria estreinatuko du urte amaieran

Belar artifiziala jarri, argiteria aldatu eta sarrera berritzeko lanak abiatuko ditu Oiartzungo Udalak

Elena Viñas

Oiartzun

Viernes, 21 de junio 2024, 20:02

Etxe berria izango du aurki Oiartzun Kirol Elkarteak. 49 urte ditu taldeak. Lehen bi urteetan Mamut inguruko zelaietan ibiltzen ziren entrenatzen eta kanpoan jokatzen zituzten partiduak. Bi urtera estreinatu zuten 47 urtez herriko futbolaren bihotza izan den zelaia.

Publicidad

Ia mende erdiz milaka korrika saio, ... erregate eta gol bizitu ditu espazioak eta honi ere iritsi zaio erretiroa hartzeko garaia. Gotorlekua ez dute tokiz mugituko, baina zelaia guztiz itxuraldatzeko proiektua martxan du Udalak, behar eta erabilera berrietara egokitzeko.

160 emakume eta 315 gizon ibiltzen dira gaur egun futbolean OKEn. 21 talde ditu, alebinetatik hasi eta senior mailara bitarte. Ezin kabitu ibiltzen dira denak, belar naturaleko zelaia ezin baita nahi adina aprobetxatu.

Erabilera gutxi behar izaten ditu belardiak bere kolore berdea galdu eta lokatz putzu bihurtzeko, eta horregatik partidu eta entrenamendu gutxi egiten dituzte bertan. Mantenu lan eta kostu handia du gainera. Kirol-instalazioa hobetu eta erabilera eta segurtasuna handitzeko, belar naturala kendu eta belar artifizialeko zelaia egingo da.

Publicidad

Futbol 11rako joko-eremu bat eta futbol 7rako bi markatuko dira. Ureztatze eta drainadura sistema berriak jarriko dituzte eta zelaia inguratzen duen hesia aldatuko da.

Ekipamendu berriak

Belar berriari esker, nabarmen murriztuko dira mantentze-lanak eta kostuak. Zelaiaz gain, inguruko instalazioak ere eraberrituko dira. Lau argiztapen-dorre eraikiko dituzte, bakoitza led motako 4 proiektorerekin, energia-eraginkortasuna hobetzeko. Sarrerak eta leihatila berria egingo dira eta markagailua, babes-sarea eta taldeen aulkiak aldatuko dira.

Kanpoaldeak ere izango dira berrikuntzak: joko eremua eta errepidearen arteko itxitura atzeraeman eta lortutako espazioan espaloia eta autobusentzako aparkalekua gaituko dute.

1.834.000 euroko aurrekontua du eraberritzeak. Abuztuan hasiko dituzte lanak eta ondo bidean, zelai berria urte bukaerarako prest egongo dela aurreikusi dute. Tarte horretan, zelaia aldi baterako itxita egongo da eta Zubietan eta Lezon jokatuko dituzte futbol partidak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad