
Oiartzun
Karla Lekuona zelaia, inauguratzeko prestSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Karla Lekuona zelaia, inauguratzeko prestKarla Lekuona udal futbol zelaia eraberritzeko proiektua bukatu du Oiartzungo Udalak. Etxe berria izango du aurrerantzean Oiartzun Kirol Elkarteak.
Herriko 500 gazte ateratzen dira futbol zelaira asteroko entrenamendu eta partidetan zelaira eta erabiltzaileen aspaldiko eskaerari erantzunez, kirol-instalazioa hobetu nahi izan du Udalak, belarra artifiziala izanik maizago erabili ahal izateko eta jokalarien segurtasuna hobetzeko.
Egindako inbertsioa ez da belar artifiziala jartzera mugatu; ureztatze sistema, argiteria osoa eta sarrera ere berritu dira. Horrela, besteak beste, ilundutakoan ere entrenamenduak eta partidak bertan jokatzeko aukera egongo da aurrerantzean. Mantenu lana nabarmen gutxituko da gainera. Iaz aldagelak ere eraberritu zituen Udalak, eta beraz, kirol gunea guztiz itxuraldatu du.
Egindako lanak gainbegiratu dituzte Joana Mendiburu alkateak eta Edorta Fernandez Kirol zinegotziak. Zelaia berritzea ez ezik, Udalarentzat Ugaldetxoko inguru hori biziberritzea «estrategikoa» izan dela nabarmendu du alkateak.
«Bertara iristeko oinezko bide zabala egin dugu, autobusak aparkatzeko gunea atondu dugu eta garrantzia berezia eman diogu instalazioaren itxituraren akaberari, inguru polita eta atsegina sortzeko».
50 urte bete ditu aurten OKEk eta urteurren borobila ezin hobeto ospatuko dute zelai berriarekin. Dagoeneko bertan entrenatzen hasi diren arren, otsailaren 16an izango da inaugurazio ofiziala eta lehen futbol partidua.
Kirol elkarteak, hain garrantzitsuak diren baloreak transmititzeko lan «nekaezina» egin duela azpimarratu du Fernandezek. «Errespetua, talde lana, konpromisoa, umiltasuna, kirola egitearen garrantzia... guretzat ezinbestekoak diren baloreak helarazi dizkie OKEk urte hauetan guztietan herriko milaka gazteri». Garai eta behar berriei egokitutako instalazio aproposak izango ditu aurrerantzean, mende erdiz egindako bideari jarraipena emateko. «Hala izan dadila beste 50 urtez!»amaitu du zinegotziak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.