Oiartzun
Kirol elkarteei beren jarduerak euskaraz eskaintzeko eskatu dieteSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Kirol elkarteei beren jarduerak euskaraz eskaintzeko eskatu dieteE. V.
OIARTZUN.
Jueves, 23 de mayo 2024, 20:43
Kirol klubak eta gurasoak kirol jarduerak euskaraz garatzeak duen garrantziaz ohartarazteko esku-orriak eta bideoak argitaratu ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Oiar-tzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, dei egin diete eskualdeko kirol elkarteei 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten. Oso garran-tzitsua da adin tarte horretako neska mutikoek eskola orduetatik kanporako jarduerak ere euskaraz egitea. Kirola euskaraz egiteak, euren hizkuntzaren jabetze prozesuan eta hiz-kuntza ohiturak finkatzeko orduan, berebiziko eragina izango du, bai haurraren garapenerako bai euskarak espazioak irabazteko ere.
Ildo beretik, udalek, gurasoei arreta berezia eskatzen diete euren seme-alabentzako euskarazko jarduerak eska ditzaten eta horien aldeko hautua egin dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.