Secciones
Servicios
Destacamos
Denboraldia amaitutzat jotzen du Hodei Lujanbio mendi lasterkariak. 2024a urte ona izan dela eta bere buruari nota ona jartzen dio ikasturte amaieran dio Oiartzunen bizi den goizuetarrak: 38 lasterketa egin ditu, eta horietatik 31tan igo da podiora. Hala ere, dioenez beti dago hobetzeko zerbait edo arantzaren bat sartuta izan denborak jaisteko... Lujanbiok onartzen du «probatzeagatik» hasi zela mendian lasterka eta orain ezin duela aste bat pasatu entrenatzera joan gabe, baina batez ere garbi du «kirol gogorra da mendian lasterka egitea, baina asko erakusten du».
– Aurtengo lasterketen egutegia amaitu al da?
– Niretzat bai, behintzat. Orpo-aldean mina sumatzen dut gainera eta hori seinale bat dela uste dut (irribarre bat aurpegian duela), baina egia da nahi gabe ere hasi direla datorren urteko lasterketarako izen emateen mezuak bidaltzen eta gonbidapenak parte har dezan baten batean eta ezin duzu erabat deskonektatu.
– Ongi joan al da aurtengo denboraldia?
– Ongi esan behar dut bai. 38 lasterketa egin ditut urte hasieratik eta horietatik 31 aldiz igo naiz podiora. Lehen podioa Donostian izan zen, Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa eta bigarrena izan nintzen bertan, beraz ongi hasi nuen urtea eta parte hartu nuen azkenean, Antzinen (Nafarroa) izan zen Betarri Trail lasterketan eta bertan ere, bigarren postua lortu nuen.
– Ongi bakarrik? Hori dena entzunda oso ongi esan beharko, kanpotik ikusita behintzat.
– Onartu behar dut lasterketa gehienak ez direla punta puntakoak izan baina, nire neurrikoak eta gustura nago egindako lanarekin. Niri Euskal Herriko lasterketetan parte hartzea gustatzen zait eta maila desberdinekoak egin ditu aurten ere, horien artean Zegama Aizkorri mendi maratoia egin nuen eta lortu dut hurrengo urterako dortsala eta ez da gutxi ikusita gero eta zailagoa dela hori ere egitea. Zegaman oso denbora onak egiten ari dira, jendeak oso maila handian parte hartzen du eta horri ere eutsi egin behar zaio. Gaur egunZegaman egotea zorte bat da mendi lasterketan maite dugunentzat eta bukatzeaz gain, denbora azpitik sartzeak lorpen handia dela esan daiteke. Horregatik pozik nago. Gainera, urte osoan zehar gai izan naiz maila nahiko onari eusten eta nire buruari jarritako proba kopurua egin ditut. Beno, 40 egin nahi nituen eta azkenean 38 izan dira baina nahikoak izan dira. Ezin naiz kexatu gorputzak ere aguantatu dit.
– 38 lasterketa eta 31 podio. Marka pertsonal ere ona dela esan daiteke.
– Beno, horietatik 14 probetan irabazi egin dut, 11tan bigarren postua lortu dut eta seietan hirugarrena. Urte ona izan da niretzat, Goierri Kopa Trail ibilbide luzeko sailean irabazi nuen 488 puntu lortu bainituen, 5 lasterketatik 4 irabazita. Gainera, Navartrail Kopan nagusitu nintzen (Nafarroako Atletismo Federazioarekin) eta Espainiako Trail Running txapelketan zilarra lortu nuen (RFEA) Nafarroako selekzioarekin (M40 kategorian) eta Espainiako Trail Running txapelketan (Fedmek antolatutako) zilarra eraman nuen 11. postua sailkatu bainintzen sailkapen orokorrean, Euskal Selekzioarekin kasu honetan. Bestalde, bigarrena izan nintzen Gorbeia Suzien 21k.
– Emaitzez bakarrik hitz egin dugu orain arte, baina mendi lasterketak beste zerbait badira.
– Bai noski. Beti gogoan dut nire lehen mendi lasterketa Goizuetan korritu nuela, (Goizutrail 2014an), eta aurten ere bertan nintzen eta irabazi egin nuen bigarren aldiz. Nire herrian hasi nintzen kirola honetan eta ondoren, Euskal herriko herri, mendi eta paraje eder ugari ezagutu ditut kirol honi esker. Gainera, giro ezin hobea egoten da parte har-tzaileen artean eta gogorra izan arren, asko erakusten ikasi nahi baduzu.
– Maila ona mantentzeko urte osoan, nola lortu duzu?
– Hainbeste lasterketa egiteko, ezin bestekoa da antolakuntza ona izatea eta horretarako bikotearen laguntza handia dut. Ekipo bat gara, bestela ezingo nituzke hainbeste lasterketan parte hartu. Izan dira asteburuak bi lasterketa egin dituztenak, beraz, imajinatu hor atzetik dagoen laguntza eta babesa.
– Orduan, entrenatzeaz gain beste gauza asko kontuan izan behar dira.
– Entrenatzea ezin bestekoa da beti hobetzeko lana egiten duzu. Astebururo lehiatzearekin nire entrenamendu fuertea lasterketa bera da eta astez gutxiago entrenatzen dut, egun pare bat besterik ez. Bestea, logistika, ekipoko lana da derrigorrez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.