![Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/14/95314737--1200x840.jpg)
Oiartzun
Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioakOiartzuarren elkargune garrantzitsua da Elorsoro. Ehundaka herritar pasatzen da egunero kiroldegitik, aisialdia eta osasuna uztartzera. Euskararen erabilera hauspotzeko espazio aproposak dira horrelako espazioak eta horregatik, helburu hau lortzeko hiru lan-saio egin dituzte bertako langileek, Ttur-tturrek eta Udalak.
Euskararentzat ezinbesteko arnasgune diren gurea bezalako herrietan, eta are gehiago instalazio publikoetan, euskararen aldeko hizkuntza politika egitearen garrantzia eta arrazoiak aztertu dituzte.
Bertako langileak hizkuntza politikak duen garrantziaz jabetzeaz gain, behar denean herritarrei ere azaltzeko gaitasuna izateko trebatzea izan da helburua. Kiroldegiko langileen eguneroko lanean topatu ditzaketen egoera ezberdinak kudeatzeko tresnak edota metodologiak ere landu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.