Egindako saioetako bat.

Oiartzun

Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioak

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 13 de junio 2024, 20:28

Oiartzuarren elkargune garrantzitsua da Elorsoro. Ehundaka herritar pasatzen da egunero kiroldegitik, aisialdia eta osasuna uztartzera. Euskararen erabilera hauspotzeko espazio aproposak dira horrelako espazioak eta horregatik, helburu hau lortzeko hiru lan-saio egin dituzte bertako langileek, Ttur-tturrek eta Udalak.

Publicidad

Euskararentzat ezinbesteko arnasgune diren gurea bezalako herrietan, eta are gehiago instalazio publikoetan, euskararen aldeko hizkuntza politika egitearen garrantzia eta arrazoiak aztertu dituzte.

Bertako langileak hizkuntza politikak duen garrantziaz jabetzeaz gain, behar denean herritarrei ere azaltzeko gaitasuna izateko trebatzea izan da helburua. Kiroldegiko langileen eguneroko lanean topatu ditzaketen egoera ezberdinak kudeatzeko tresnak edota metodologiak ere landu dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad