Borrar
Elorsoroko igerileku handia.
Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxita

Oiartzun

Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxita

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 25 de mayo 2024, 20:12

Elorsoroko igerileku handia berriz itxi beharko dute, asteartera arte behintzat. Hala jakinarazi du Oiarzungo Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Duela bost egun itxi zuten, ura sartzeko erabiltzen den bonba matxuratu zelako. Ostegun goizean bukatu zituzten konponketak eta arratsaldean ireki zuten igerilekua, baina ostiral goizaldean berriro hondatu da sistema. Matxura dela eta, ura tenperatura galtzen joango da pixkanaka eta beraz, itxi egin beharko dute igerilekua.

Bonba konpondu eta asteartean jarriko dute berriz. Oraindik ez dakite noiz egongo den bertan bainua hartzeko moduan, uraren tenperaturak 27 gradura iritsi behar baitu eta ordu batzuk beharko baititu horretarako.

Ostiralerako eta astelehenerako programatutako igeriketa ikastaroak bertan behera utzi dituzte eta asteartekoekin zer gertatuko den jakinaraziko dutela adierazi dute. Ekainaren 10eko astean errekuperatuko dituzte matxurarengatik egingo ez diren ikastaroak.

Igerileku txikia eta termak irekita daude.

Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute kiroldegiko arduradunek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxita