Oiartzun
Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxitaOiartzun
Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxitaElorsoroko igerileku handia berriz itxi beharko dute, asteartera arte behintzat. Hala jakinarazi du Oiarzungo Udalak prentsa-ohar baten bidez.
Publicidad
Duela bost egun itxi zuten, ura sartzeko erabiltzen den bonba matxuratu zelako. Ostegun goizean bukatu zituzten konponketak eta arratsaldean ireki zuten igerilekua, baina ostiral goizaldean berriro hondatu da sistema. Matxura dela eta, ura tenperatura galtzen joango da pixkanaka eta beraz, itxi egin beharko dute igerilekua.
Bonba konpondu eta asteartean jarriko dute berriz. Oraindik ez dakite noiz egongo den bertan bainua hartzeko moduan, uraren tenperaturak 27 gradura iritsi behar baitu eta ordu batzuk beharko baititu horretarako.
Ostiralerako eta astelehenerako programatutako igeriketa ikastaroak bertan behera utzi dituzte eta asteartekoekin zer gertatuko den jakinaraziko dutela adierazi dute. Ekainaren 10eko astean errekuperatuko dituzte matxurarengatik egingo ez diren ikastaroak.
Igerileku txikia eta termak irekita daude.
Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute kiroldegiko arduradunek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.