Oiartzun
Kiroldegiko igerileku handia itxi beharko dute hiru egunez, matxura bat konpontzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Kiroldegiko igerileku handia itxi beharko dute hiru egunez, matxura bat konpontzekoElorsoro kiroldegiko igerileku handian ura sartu zen astearte goizean eta berotzeko erabiltzen den bonba nagusia hondatu egin da. Matxuraren ondorioz, uraren tenperatura eta kloroaren maila egokia bermatzeko zailtasunak sortzen hasi dira.
Bonba txiki bati esker orain arte igerilekua irekita mantentzea lortu duten arren, astearte arratsaldetik aurrera itxi egin beharko dute, uraren tenperatura jaisten joango baita. Ezingo da igerileku handia erabili, beraz.
Konponketa lanak hiru egunez luzatuko direla aurreikusi dute kirol instalazioko arduradunek. Astearte, asteazken eta ostegunean igerileku handia itxi egingo dute eta bertan programatuta zeuden igeriketa ikastaroak ere bertan behera utzi dituzte. Bonba konpondu eta tenperatura eta kloroa ohiko parametroetara itzultzean irekiko dute berriz (ostiralean, ziurrenik).
Igerileku txikia eta termak irekita egongo dira, eremu horietako instalazioak independenteak baitira eta martxan baitaude.
Ekainak 10eko astean izango da hiru egun hauetan bertan behera geratuko diren igerileku handiko jarduerak errekuperatzeko aukera.
KirolTxartela Mugiment txartelari esker, Elorsoroko bazkideek beste 100 herrietako kirol instalazioak doan erabili ditzaketela gogorarazi dute kiroldegiko arduradunek, tartean Errenteria, Lezo, Pasaia edota Irungoak. kiroltxartela.eus webgunean ikus daitezke erabili daitezkeen instalazioak, zerbitzuak eta ordutegiak.
Beste kiroldegiak erabili ahal izateko, «beharrezkoa da aurretik mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa deskargatu eta erabiltzailearen datuak sartzea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.