![Kuadrillategi eta Gazte Topalekua, ikasturte berria hasteko prest](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/22/98200141--1200x840.jpg)
Oiartzun
Kuadrillategi eta Gazte Topalekua, ikasturte berria hasteko prestSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Kuadrillategi eta Gazte Topalekua, ikasturte berria hasteko prestHerriko gazteentzako topalekuak urriaren 3an hasiko du bigarren ikasturtea. Iaz jarri zuen martxan 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen aisialdirako zerbitzu berria, Landetxe plazan. Gustura ibili ziren ostegun, ostiral eta larunbatetan bertan, eta laster izango dute berriz ere espazioaz eta antolatzen diren planez gozatzeko aukera.
Ostegunetan (17:00-20:00), ostiraletan (17:00-21:30) eta larunbatetan (17:00-21:00) egongo da irekita. Gazteekin batera antolatuko dute hezitzaileek topalekuko programazioa, inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara ardatz hartuta.
Sarrera librea izango da eta ekintza eta irteerako izenematea bertan edo topalekuko sare sozialetan partekatuko duten online galdetegian egin ahal izango da.
Topalekuak eta Kuadrillategik espazioa partekatuko dute ostiral arratsaldetan. Aurten ere DBH 1 eta 2. mailako ikasleentzat eskainiko dute Kuadrillategi (lehen mailakoentzat 17:00etatik 19:00etara eta bigarrenekoentzat 19:30etik 21:30era, ostiralero). Lehenbiziko saioa urriaren 4an egingo duten arren, dagoeneko irekita dago egitasmoan izena emateko epea. Online egin behar da, irailaren 30a baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.