Arraguako festak maiatzeko agendan daude.

Oiartzun

Kultur agenda berritu dute, ekintza denei toki egiteko

Elena Viñas

Oiartzun

Lunes, 29 de abril 2024, 20:26

Hilabetez hilabete handituz doa udalak eta eragileek oiartzuarrentzat antolatzen dituzten aisialdirako proposamen kopurua. Azken boladan nekez kabitzen ziren ekintza denak etxez etxe banatzen duten agendan, eta proposamen denei tokia egiteko esku-orria itxura berritu du Udalak. Beharko tokia egin, orain arteko marka guztiak hautsiko baituzte maiatzean. 84 hitzordu prestatu dituzte.

Publicidad

Ohi bezala, Arraguako festak emango diote hasiera auzoetako jaien birari. 6 eguneko egitaraua prestatu dute aurten ere. Maiatzeko gainontzeko egunetan ere egongo da zer gozatua herrian. Ikasturte bukaerako festak, kontzertuak, kirol saioak, ibilaldiak, bertsoa saioak, hitzaldiak... Aisialdiko agenda online dago eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad