Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Olaia Lasa eta Aiako Harria Gaztelumendi zinegotziak.
Kulturartekotasuna sustatzeko Harrera Astea antolatu dute Oiartzunen

Oiartzun

Kulturartekotasuna sustatzeko Harrera Astea antolatu dute Oiartzunen

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 22 de octubre 2024, 19:50

Gero eta gehiago dira inguruko herrietatik edo Euskal Herriko mugetatik kanpo Oiar-tzunera bizitzera etortzen diren pertsonak. 2015ean hasi zen Udala bizilagun berriei harrera egiteko ongietorri ekitaldia antola-tzen. Aurten, ekimena zabaldu eta Harrera Astea antolatu dute lehen aldiz, aniztasuna, kulturartekotasuna eta elkarbizitza lehen lerrora ekartzeko.

Olaia Lasa Ongizate zinego-tziak adierazi duenez, «herri-kohesioa sendotzen jarraitzeko eta elkartasun harremanak eraiki-tzeko» egingo dute Harrera saioa, komunitate «anitza eta aberatsa» izateko. Horretarako beharrezkoa ikusi dute herria bera sentsibilizatzea eta jatorriak ere eragin bat duela ulertaraztea. «Denok ez ditugu aukera berberak, eta horren kontzientzia hartzeko ideiarekin osatu dugu aurtengo Harrera Astea».

Elkar ezagutza sustatzeko eta errealitate eta bizipen ezberdinak partekatzeko espazio berriak sortzeko egitaraua prestatu dituzte. Azken hamabi hilabeteetan herrira bizitzera etorri diren 275 bizilagun berriei ongietorria egiteko ekitaldia egingo dute igandean. Herrikide berriak eta aspalditik eta betidanik Oiartzunen bizi izan direnak 12:00etan elkartuko dira herriko plazan, eta hortik Arizmendieneara abiatuko dira erraldoi txikien eta musikarien laguntzaz. Astean zehar beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte, migratzaileen errealitatea ikusarazteko. Erakusketa, hi-tzaldiak, antzerki emanaldiak eta zine-saioak izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kulturartekotasuna sustatzeko Harrera Astea antolatu dute Oiartzunen