Oiartzun
Kulturartekotasuna sustatzeko Harrera Astea antolatu dute OiartzunenOiartzun
Kulturartekotasuna sustatzeko Harrera Astea antolatu dute OiartzunenGero eta gehiago dira inguruko herrietatik edo Euskal Herriko mugetatik kanpo Oiar-tzunera bizitzera etortzen diren pertsonak. 2015ean hasi zen Udala bizilagun berriei harrera egiteko ongietorri ekitaldia antola-tzen. Aurten, ekimena zabaldu eta Harrera Astea antolatu dute lehen aldiz, aniztasuna, kulturartekotasuna eta elkarbizitza lehen lerrora ekartzeko.
Publicidad
Olaia Lasa Ongizate zinego-tziak adierazi duenez, «herri-kohesioa sendotzen jarraitzeko eta elkartasun harremanak eraiki-tzeko» egingo dute Harrera saioa, komunitate «anitza eta aberatsa» izateko. Horretarako beharrezkoa ikusi dute herria bera sentsibilizatzea eta jatorriak ere eragin bat duela ulertaraztea. «Denok ez ditugu aukera berberak, eta horren kontzientzia hartzeko ideiarekin osatu dugu aurtengo Harrera Astea».
Elkar ezagutza sustatzeko eta errealitate eta bizipen ezberdinak partekatzeko espazio berriak sortzeko egitaraua prestatu dituzte. Azken hamabi hilabeteetan herrira bizitzera etorri diren 275 bizilagun berriei ongietorria egiteko ekitaldia egingo dute igandean. Herrikide berriak eta aspalditik eta betidanik Oiartzunen bizi izan direnak 12:00etan elkartuko dira herriko plazan, eta hortik Arizmendieneara abiatuko dira erraldoi txikien eta musikarien laguntzaz. Astean zehar beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte, migratzaileen errealitatea ikusarazteko. Erakusketa, hi-tzaldiak, antzerki emanaldiak eta zine-saioak izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.