Oiartzun

Lanbideko laguntzak langile gazteak kontratatzeko

Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi du eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko dela

E. V.

OIARTZUN.

Viernes, 6 de septiembre 2024, 08:42

Oraindik ere irekita dago Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako enpresek gazte «kualifikatuak» kontrata-tzeko Lanbideren laguntza deialdia. Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen duen programa honen helburua, Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden gazte kualifikatuen kontratazioa sustatzea da.

Publicidad

Hala jakinarazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak prentsa-ohar baten bidez. Laguntza horien baldintza nabarmenetako bat kontratatutako pertsonak 30 urte baino gutxiago izan behar dituela, langabezia egoeran eta Gazte Berme Sisteman izena emanda egor behar duela eta ikasketei dagokienez, gutxienez Lanbide Heziketako Erdi Mailako gradu bat egina izan behar duela da.

Eskatzeko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da. Kontratazio laguntzen eskaera egin edo informazio gehiago nahi duten enpresek Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:30era edo posta elektroniko bidez mezua bidaliz: oarsolan@oarsoaldea.eus.

Ekimen hau aukera bikaina da Oarsoaldea eskualdeko enpresentzat, plantillak handitzeko eta gaztetzeko beharra badute eta, aldi berean, eskualdean langabezia murrizten lagunduko lukete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad