![Larunbatean inauguratuko dute berreskuratutako Beloaga gaztelua](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/03/98514328--1200x840.jpg)
Oiartzun
Larunbatean inauguratuko dute berreskuratutako Beloaga gazteluaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Larunbatean inauguratuko dute berreskuratutako Beloaga gazteluaAzken urte hauetan Beloaga gaztelua berreskuratzeko lanetan ibili dira Beloaga Bizirik elkartea eta Udala. Oiartzungo bailara bostehun bat urtez babestu zuen Erdi Aroko gazteluak, eta gure herriko ondare historiko hau balioan jarri nahi izan dute. Egitura nagusia berreraiki, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu eta herritarrei eta bisitariei gotorlekuaren historia ezagutzera emateko panel informatiboak jarri dituzte. Azken egun hauetan, gaztelura eta Arkalen dauden beste interes puntuetara (barrakoira, bunkerretara eta hilarrira) iristeko seinaleak markatu dituzte.
Berreskuratze lanak bukatuta, larunbatean (hilak 5) egingo dute inaugurazioa. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Guru-tzeko plazan, eta bertatik abiatuko dira elkarrekin Beloagara. Poliki-poliki igo eta 12:30ean emango diote hasiera ekitaldiari, gazteluan bertan. Beloaga Bizirik-eko Joxe Mari Iturriotzek eta Jose Etxezurietak hartuko dute hitza. Lehenak Beloaga historian kokatuko du eta bigarrenak elkartearen bidea zein izan den azalduko du. Udalaren izenean, Ibon Mitxelena zinegotziak azken urteetan egindako proiektuak ere azalduko ditu. Soinueneako kideek musika goxoz girotuko dute ekitaldia. Bizardia elkartean egingo duten hamaiketakoarekin amaituko dute goiza.
Oiartzuar denak gonbidatu dituzte inauguraziora Udaletik, herriko ondarea eta historia ezagutzeko aukera «ezin hobea» izango baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.