Borrar
Lehen sektorea indartzeko 50.000 euroko dirulaguntza lerroa ireki du Oiartzungo Udalak
Oiartzun

Lehen sektorea indartzeko 50.000 euroko dirulaguntza lerroa ireki du Oiartzungo Udalak

Zabalik dago eskaerak egiteko epea, abenduak 1era bitarte

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 30 de octubre 2024, 17:54

. Oiartzunen dauden lehen sektoreko proiektuak diruz lagunduko ditu aurten ere Udalak. 50.000 euro bideratuko ditu herriko ekoizle eta abeltzainek dituzten gastu ekonomikoak ordaintzeko. 2.000 eta 1.000 euro arteko laguntza ekonomikoa jasoko dute, ustiapen eta gastuen arabera. Lehen sektoreak bizi duen egoera ekonomiko zaila arintzen lagundu nahi du horrela Udalak, eta bertako nekazaritza eta abeltzaintza proiektuen iraunkortasuna babestu.

Aurreko deialdietan bezala, urtean zehar ustiategiek izan dituzten gastuak estaltzera bideratuko dira dirulaguntzak, besteak beste: inbertsio eta ustiategien hobekuntzak, Oiartzungo baserritarren lan baldintzak hobetzeko ekintzak, abandonatutako nekazal lurretan jarduerak berreskuratzeko lanak, nekazaritza makineria eta ekipoen erosketa, baratzezaintza eta lorezaintza intentsiborako instalakuntzak, berrikuntza teknologikora edo belaunaldien errelebora bideratutako aholkularitza azterketa lanak, ekoizpen ekologikoa bultzatzeko egitasmoak, albaitaritza zerbitzuen gastuak, nekazaritza erabilerarako ur gastuak eta abereen bazka eta pentsuen ordainketa.

Oinarriak, eskaera orria eta deialdiaren xehetasunak Oiartzungo Udalaren web guneko Iragarki Taulako Dirulaguntzak atalean daude eskuragarri. Dagoeneko irekita dago eskaerak aurkezteko epea. Erregistro elektroniko bidez edo Udaletxe arreta zerbitzuan egin daiteke, abenduak 1era arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehen sektorea indartzeko 50.000 euroko dirulaguntza lerroa ireki du Oiartzungo Udalak