Borrar

Oiartzun

Lesakan egingo den Udalerri Euskaldunen Egunera joateko plana antolatu da

Autobusa izango da maiatzaren 18an, baina Oiartzundik oinez joateko hitzordua ere prestatu dute

El Diario Vasco

oiartzun.

Jueves, 9 de mayo 2024, 20:17

Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan izango da maiatzaren 18an, larunbatarekin, 'Zubiak zeharka' lelopean eta Oiartzundik bertarako joateko autobusa antolatu dute. 9:15ean aterako da bibliotekako autobus geltokitik eta 19:00etan izango da itzulera (Lesakako kiroldegitik).

Bi urtetik behin izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko. UEMAko kide diren udalerriek ez ezik, gainerako udalerri euskaldunek ere hartzen dute parte.

Autobusarekin batera, Lesakara oinez joateko hitzordua ere antolatu dute, festa hasi aurretik kirola egin nahi dutenen-tzat. 8:00etan elkartuko dira bibliotekako geltokian. Arritxulora joango dira autobusez eta hortik hasiko dute ibilbidea. Lesakatik buelta autobusean egingo dute, 19:00etan hauek ere.

Landetxeko tabernan eman behar da autobuserako izena, maiatzaren 13a baino lehen. 10 euroko prezioa izango du eta apuntatzerakoan ordaindu beharko da.

Egun osoko egitaraua

Lesakako Udala eta UEMA elkarlanean hasi ziren eguna antolatzen, eta berehala elkartu zi-tzaizkien Lesakako hainbat talde eta elkarte. Guztien artean egitarau oparoa osatu dute maiatzaren 18rako.

Goizeko 09:45ean, Diana, soinulariak eta txistulariak, Harriondoatik. 10:00etan, UEMAren batzar nagusia; euskara taldeen topaketa; eta haurrentzako herri kirolak. 12:30ean, ekitaldia, plazan. 13:15ean, fanfarrea, Lesakako Musika Eskolako ikasleekin. 14:30ean, bazkaria, Bidenabar taldeak girotuta. 18:00etan, bertso-triki poteoa, Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjorekin. 20:00etan, Larrain dantza herrikoia, Lesakako gaiteroekin. 20:45ean, erromeria, Trikidantz taldearekin. Eta bukatzeko, 23:30ean, dj festa: Fifi & Fefa.

Mahaiaren bueltan elkarrekin giro ederrean egoteko bazkaria ere izango da, nahi duenarentzat. Aldez aurretik eskatu behar dira txartelak, maiatzaren 13a baino lehen. Bi aukera jarri dituzte horretarako: euskara@ oiartzun.eus helbidera emaila bidalita edo 943 49 38 42 telefonora deituta. Helduen menua 25 euro izango dira eta haurrena 12 euro.

Omenaldia

Udalerri Euskaldunen Egunean, ohikoa izaten da euskararen aldeko lanean nabarmendu den elkarte, herritar edo eragileren baten lana aitortzea. Aurten, UEMAk, Lesakako Udalak eta antolakuntzan aritu diren herriko eragileek horrela erabakita, Euskal Herrian Euskaraz taldeak jasoko du omenaldia. Izan ere, EHE sortzeko lehen bilerak Lesakan egin zituzten, eta hasierako talde-sortzaile hartako kide ziren Kontxi Erro eta Antton Erkizia euskaltzale lesakarrak. Horien lana aitor-tzea erabaki zuten antolatzaileek, baina omenaldia talde-sortzaile osoari eta EHEk urte askoan euskararen alde egin duen lanari zabalduta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lesakan egingo den Udalerri Euskaldunen Egunera joateko plana antolatu da