Oiartzun
Madalensoron aparkatzeko lau plaza zozketatuko dituzteOiartzun
Madalensoron aparkatzeko lau plaza zozketatuko dituzteMadalensoro pilotalekuaren azpiko aparkaleku itxian libre gelditu diren lau toki esleitzeko prozesua martxan jarri du Udalak. Guztira 109 leku ditu aparkalekuak; 62 plaza edozein herritarrek erabiltzeko, eta beste 47 interesa izan dezaketenen artean alokairuan esleitzeko.
Publicidad
2019an esleitu ziren gune itxiko 47 plazak, 10 urterako. Horietatik lau libre gelditu direnez (28, 39, 46 eta 47 zenbakia dutenak), berriz egingo dute hauek zozketatzeko prozesua. Apirilaren 11tik 25era bitarte dago izena emateko epea (biak barne), udaletxean bertan edo egoitza elektronikoaren bitartez.
Tarifa 50,44 eurokoa izango da leku bakoitzeko eta 2028ko abenduaren 31a bitarte esleituko dira. Dena den, esleipendunek edozein unetan uko egin diezaiokete garaje plazaren errentamenduari.
Garaje plaza guztiak irekiak dira, lurzoruan margotutako marrek mugatuak, eta gutxi gorabeherako 13,475 m2-ko azalera dute. 4 horietatik 3 desgaitasunen bat duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat egokituta daude.
Eskaera orriarekin batera, ardurapeko adierazpena eta gehien interesatzen zaien plazen hurrenkera zehazten duten dokumentua aurkeztu beharko dute interesdunek. Izena eman eta zozketan tokirik gabe gelditzen direnen artean itxaron zerrenda osatuko dute, aurrerago libre gelditu daitezkeen plazak esleitzeko.
Xehetasunak eta aurkeztu beharreko dokumentuak Udalaren webguneko iragarki taulan ikus daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.