Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Maixux Rekalde.
Maixux Rekalde Urdanpilleta zendu da, bizitzarekin konpromezu tinkoa hartu zuen oiartzuarra

Maixux Rekalde Urdanpilleta zendu da, bizitzarekin konpromezu tinkoa hartu zuen oiartzuarra

Elkarriko eta Lokarriko presidentea, bakezale nekaezina eta euskaltzalea zen

GOIZARIN

oiartzun.

Domingo, 9 de enero 2022, 00:26

Pasa den ostegunean Maixux Rekalde Urdanpilleta Ugaldetxoko alaba hil zen. Garro baserrian 1934an jaioa, zortzi senidetan seigarrena zen. Magisteritza Donostian ikasi eta hura bukatzean kristau sekular moduan joan zen Ekuadorreko Los Rios probintziara, 25 urte zituela. Bost urte eman zituen han, eskolak ematen.

Gero, 1964an Txilera joan zen, Bernardino Piñera Temuco-ko gotzaiaren idazkaria bilakatuz. Hamar urtez beste lan batzuk ere burutu zituen han, hala nola emakume taldeetan. Era berean, Txileko gizartean gehiago txertatzeko enpresa administraritza ikasten hasi zen unibertsitatean, ilunabarretan. Bertatik bertara ezagutu zuen 1973ko irailaren 11ko Pinocheten kolpe militarra. Estatu kolpe horrek eta familian gertaturiko ezbehar baten ondorioz itzuli zen etxera, hiru hilabete beranduago.

Itzuleran, Irunen irakasle lanetan aritu zen, baina ikasten jarraitu zuen Rekaldek: kazetaritza karrera hasi eta bukatu egin zuen; Herri Irratian lan egin zuen... Frantsesa menderatzen bazuen ere, Londresera joan zen urtebetez ingelesa ikastera.

Elkarri eta Lokarrin

Gipuzkoako Gotzaindegiko prentsa bulegoan ere lan egin zuen Rekaldek, Jose Mari Setien gotzai zela. Bakezale nekaezina, Elkarri gizarte mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, Gipuzkoako koordinatzailea ere hain zuzen ere. Beranduago izendatu zuten Elkarri eta Lokarriko presidente. Bi erakunde horietan komunikabideen aurreko agerraldietan aurpegi nabarmenetakoa izan zen.

Alzheimerra diagnostikatuta, Errekaldek Oiartzungo Petra Lekuona zentroan eman ditu azken urteak. Garai hartan ere euskararekiko konpromisoa erakutsi zuen, memoria lantzeko tailerrak hizkuntza horretan eskaintzea lortu arte borrokatu baitzen. 2015ean Behatokiak bere aldarrikapena jaso zuen adibide gisa 'Gogoan izan' izeneko bideo batean.

Oiartzungo Urtekari batzordeak elkarrizketatu zuen 1998an, gizarte-arazoekin konpromezu handia zuen emakumea zelako eta urte hartako Urtekaria haren elkarrizketa nagusiak ireki zuen. Oiartzungo Udalak ere sare sozialetan aitortu du haren samina: «Gure herriaren elkarbizitzaren alde egindako lana akorduan geratuko zaigu. Eskerrik asko, Maixux».

Egungo egoera ikusita, haren agurra senideen artean egin da eta meza despedida aurrerago zehaztuko da. Goian bego, Maixux Rekalde.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maixux Rekalde Urdanpilleta zendu da, bizitzarekin konpromezu tinkoa hartu zuen oiartzuarra