Borrar

Maria Josefa Sansberrori aitortza ekitaldia egingo dio gaur Udalak

Eguerdiko 12:00etan hasiko da omenaldia, udal areto nagusian

GOIZARIN

Oiartzun.

Sábado, 13 de noviembre 2021, 00:11

Maria Josefa Sansberro Echeverria oiartzuarraren omenezko ekitaldi instituzionala egingo du gaur Udalak eguerdiko 12:00etan, udal areto nagusian. Sansberro da nazien kontzentrazio eremura eraman zuten oiartzuar bakarra. Oiartzundik Lapurdira joan zen bizitzera eta nazien kontrako erresistentzian ibili zen. Atxilotu eta Alemaniako lau kontzentrazio eremutatik pasatu ondoren, deportatuta hil zen 1944ko azaroaren 13an.

Hain zuzen ere, haren heriotzaren 77. urteurrenaren data baliatuko du gaur Oiartzungo Udalak «Sansberrori bere jaioterriaren aldetik merezi duen aitortza» egiteko. Orain arte, Sansberrok hainbat erakunderen aitortza jaso du: Freedom, Mort pour la France eta Vermeil dominak ditu eta Charles de Gaulle eta Dwight D. Eisenhower Frantziako eta AEBtako presidenteek eskertu zuten egindako lana.

Ekintza hauek antolatzeko, La Ilusion eta Katin Txiki elkarteen laguntza izan du Udalak.

Gaurko ekitaldiak amaiera emango dio horrela pasa den astelehenean nazien eremuetara deportatutako hego euskal herritarren memoria berreskuratzeko hasi zen asteari, La Ilusion eta Amical de Mauthausen elkarteek prestaturiko erakusketa zabaltzeaz gain, Etxahun Galparsoro Ansola historialariak hitzaldia eman zuen nazien kontzentrazio eremuetara deportatutako hego euskal herritarren gaiz gain, Maria Josefa Sansberro oiartzuarraren kasuaz mintzatu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maria Josefa Sansberrori aitortza ekitaldia egingo dio gaur Udalak