![Markos eta Bereziartua bikote oiartzuarrak finalerdiak jokatuko ditu larunbatean](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/21/94563667--1200x840.jpg)
Oiartzun
Markos eta Bereziartua bikote oiartzuarrak finalerdiak jokatuko ditu larunbateanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Markos eta Bereziartua bikote oiartzuarrak finalerdiak jokatuko ditu larunbateanE.V.
oiartzun.
Lunes, 20 de mayo 2024, 20:18
Markos eta Bereziatuak osatzen duten bikoteak irabazi zuten oiartzuarren arteko partidu erabakiorra eta hirugarren mailako finalerdiak jokatuko dituzte EHko pala txapelketaren barruan Rekondo eta Udakiolaren aurka larunbatean, hilaren 25ean.
Beraien aurkariak, Arizmendi eta Arbelaitzek osaturiko beste bikote oiartzuarrak, partidu serio eta ona jokatu arren ezin izan zuten irabazi eta bi tantoz (25 eta 23) galdu zuten. Emozio eta oreka handiko partidua izan zen eta deitaileek erabaki zuten emaitza.
Asteburuan jokatu ziren beste bi partiduetan ere, oreka eta berdintasuna izan zen nagusi eta 25 eta 24ko tanteoak eman ziren. Aipatu finalak ekainaren 1 eta 2ko asteburuan jokatuko dira eta partidu orekatu eta joko handikoak espero dira.
Lehen mailan: Arrizabalaga - Lizarralde / Inda - Garbisu: 25-09 (final laurdenak).
Bigarren mailan: Errasti - Galarraga / Olabe- Olaizola: 25-24 (final laurdenak); Luixa - Etxeberria / Urrutia - Nuin: 24-25 (final laurdenak).
Hirugarren mailan: Markos - Bereziartua / Arizmendi - Arbelaitz: 25-23 (final laurdenak); Landa - Olazabal / Casillas - Elizegi: 25-13 (finalerdiak).
Emakumeen Txapelketan: Aizpuru - Rosa / Lopetegi - Karrera: 18-25 (final laurdenak).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.