![Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, Pala Txapelketako hurrengo fasera](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/10/94227008--1200x840.jpg)
Oiartzun
Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, Pala Txapelketako hurrengo faseraSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, Pala Txapelketako hurrengo faseraA. U.
Oiartzun
Jueves, 9 de mayo 2024, 20:17
Giriziako pilota sailak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko hamaika norgehiagoka jokatu zituzten pasa den asteburuan Madalensoron eta oraingoan ere Oiartzungo bi bikoteren arteko hil ala biziko norgehiagoka jokatu zen. Izan ere, irabazleek txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzen zuten moduan, galtzaileak kanpoan geratzen ziren. Hala, Markos eta Bereziartua 25-13 gailetu zitzaien Mitxelena eta Arzallusi.
Asteburu honetan, Arizmendik eta Arbelaitzek osatzen duten bikotea, batetik, eta Egialdek eta Suspek osatzen dutena, bestetik, final laurdenetarako txartelaren bila aterako dira kantxara. Bi kasuetan ere arerio gogorrak izango dituzte aurrean.
Bestalde, emakumeen txapelketa ere aurrera doa, pixkanaka. Asteburu honetan finalerdiak jarriko dira abian.
Finalak ekainaren lehen asteburuan jokatzea aurreikusten du Giriziak.
Hauexek izan ziren Giriziako pilota saileko ordezkariek lortutako emaitzak. Lehen Mailan: Arrizabalaga – Lizarralde / Salaberria – Martikorena: 25-22. Bigarren Mailan: Errasi – Galarraga / Aldalur – Zubillaga: 25-23. Eta Mitxelena – Olaizola / Telletxea – Telletxea: 25-20.
Hirugarren Mailan: Arregi – Urreaga / Rekondo – Udakiola: 18-25; Markos – Bereziartua / Mitxelena – Arzallus: 25-13; Ostolaza – Cabaleiro / Erdozia – Ibarburu: 13-25; Landa – Olazabal / Egiburu — Garcia Albeniz: 25-14; Badiola – Viana / Etxeberria – Iribar: 21-25.
Emakumeen Txapelketa: Juantorena – Santano / Agirre – Murua: 16-25; Karrea – Lopetegi / Luluaga – Ugartemendia: Ez aurkeztuak-25; Balerdi – Aranburu / Rekalde – Txintxurreta: 25-06.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.