Emakumeen pala txapelketako finalerdiak hasiko dira asteburuan. GIRIZIA

Oiartzun

Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, Pala Txapelketako hurrengo fasera

Asteburu honetan, Arizmendi eta Arbelaitz batetik, eta Egialde eta Suspe, bestetik, final laurdenetarako txartelaren bila aterako dira kantxara

A. U.

Oiartzun

Jueves, 9 de mayo 2024, 20:17

Giriziako pilota sailak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko hamaika norgehiagoka jokatu zituzten pasa den asteburuan Madalensoron eta oraingoan ere Oiartzungo bi bikoteren arteko hil ala biziko norgehiagoka jokatu zen. Izan ere, irabazleek txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzen zuten moduan, galtzaileak kanpoan geratzen ziren. Hala, Markos eta Bereziartua 25-13 gailetu zitzaien Mitxelena eta Arzallusi.

Publicidad

Asteburu honetan, Arizmendik eta Arbelaitzek osatzen duten bikotea, batetik, eta Egialdek eta Suspek osatzen dutena, bestetik, final laurdenetarako txartelaren bila aterako dira kantxara. Bi kasuetan ere arerio gogorrak izango dituzte aurrean.

Bestalde, emakumeen txapelketa ere aurrera doa, pixkanaka. Asteburu honetan finalerdiak jarriko dira abian.

Finalak ekainaren lehen asteburuan jokatzea aurreikusten du Giriziak.

Hauexek izan ziren Giriziako pilota saileko ordezkariek lortutako emaitzak. Lehen Mailan: Arrizabalaga – Lizarralde / Salaberria – Martikorena: 25-22. Bigarren Mailan: Errasi – Galarraga / Aldalur – Zubillaga: 25-23. Eta Mitxelena – Olaizola / Telletxea – Telletxea: 25-20.

Hirugarren Mailan: Arregi – Urreaga / Rekondo – Udakiola: 18-25; Markos – Bereziartua / Mitxelena – Arzallus: 25-13; Ostolaza – Cabaleiro / Erdozia – Ibarburu: 13-25; Landa – Olazabal / Egiburu — Garcia Albeniz: 25-14; Badiola – Viana / Etxeberria – Iribar: 21-25.

Emakumeen Txapelketa: Juantorena – Santano / Agirre – Murua: 16-25; Karrea – Lopetegi / Luluaga – Ugartemendia: Ez aurkeztuak-25; Balerdi – Aranburu / Rekalde – Txintxurreta: 25-06.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad