![Martxan dira Karla Lekuona futbol zelaia berritzeko lanak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/14/97980909--1200x840.jpg)
Oiartzun
Martxan dira Karla Lekuona futbol zelaia berritzeko lanakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Martxan dira Karla Lekuona futbol zelaia berritzeko lanakE. V.
oiartzun.
Viernes, 13 de septiembre 2024, 20:11
Dagoeneko hasi ditu Oiartzungo Udalak Karla Lekuona futbol zelaia itxuraldatzeko obrak. Beharrezko materiala eta makineria ekarrita, asteartean hasi ziren itxitura eta barandak kentzen. Hala adierazi dute udal-arduradunek prentsa-ohar baten bidez.
500 oiartzuar inguru ibiltzen dira OKEn futbolean, eta zelaia behar eta erabilera berrietara egokitzeko gauzatzen ari da proiektua Udala. Belar artifiziala jarri eta argiteria berrituko du, partiduetarako ez ezik, entrenamenduak bertan egin ahal izateko. Futbol 11rako joko-eremu bat eta futbol 7rako bi markatuko dira. Ureztatze eta drainadura sistema berriak jarriko dituzte eta zelaia inguratzen duen hesia aldatuko da. Sarrera eta kanpo aldea ere itxuraldatuko dira, irisgarritasuna hobetzeko.
1.834.000 euroko aurrekontua du eraberritzeak eta urte amaierarako bukatu nahi dituzte lanak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.