
GOIZARIN
OIARTZUN.
Martes, 26 de enero 2021, 00:18
Pasa den asteburuan Mentxu Alkorta Arzak dantza klasikoan, garaikidean eta trikiti munduan ibili zen donostiarra hil zen, Erratzun (Nafarroa). Dantza klasikoan formatua, Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen, baita dan-tza garaikidean dantzari profe- sionala ere.
Publicidad
Anexa desegin zenean, Alkortak dantza akademia ireki zuen Oiartzungo Elizalde auzoan, 80. hamarkadan eta irakasle lanetan aritu zen urteetan. Hainbat dantza diziplina lantzen ziren bertan: garaikidea, klaketa, foxtrota, swinga, tangoa, balsa...
Dantza jardunaldiak ere antolatu zituen Oiartzunen eta urtean behin kanpoko dantzariak gonbidatzen zituen. Esate baterako, 1983ko II. Dantza Jardunaldietan Bartzelonako Ballet Contemporani-k ikuskizuna eskaini zuen Madalensoro pilotalekuan.
Dantzan ez ezik, musikan ere formatu zen. Hemezortzi urterekin pianoko karrera burutu zuen, gero akordeoi handiarekin hasi zen, eta hogeita hamar urterekin, trikitiaren mundura iritsi zen. Urteetan trikiti bikote izan zuen Gema Sistiaga pasaitarra haren dantza akademian ezagutu zuen. Elkarrekin Oiartzungo trikitilari zaharren aztarnak bilatzeari ekin zioten.
Doinu horiek jaso eta moldatu egin zituzten, gero herriz herri jotzeko. Esan daiteke lehenengotako emakume bikotea izan zela Euskal Herriko trikitiaren historian. Urteetan plazarik plaza ibili zen Alkorta Sistiaga lagun hartuta, inoiz diskoa grabatzea proposatu izan zieten, baina hasieratan ez zuten estudiorako salto egin.
Publicidad
Azkenean, 2012an disko batean parte hartu zuten. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikiti pieza zaharrak berreskuratzeko helburuz argitaratzen duen 'Faborez' bildumarako grabatu zuten.
Goian bego, Mentxu Alkorta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.