Borrar
Ohorezko erregionaleko mutilen taldea hirugarren da sailkapenean, bigarrenarekin berdinduta. OKE
Ohorezko erregionaleko mutilen taldearen garaipen bikaina etxean

Oiartzun

Ohorezko erregionaleko mutilen taldearen garaipen bikaina etxean

3-1 nagusitu ziren Mondragónen aurkako norgehiagokan eta bigarren sailkatuarekin berdinduta daude

A. Urbieta

Oiartzun.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Garaipen garrantzitsua lortu du Oiartzun Kirol Elkarteko ohorezko erregionaleko mutilen taldeak aurkari zail baten aurka. Mondragónen bisita hartu zuten igandean Plazetan oiartzuarrek eta eguraldiak jokoa erraztu ez zuen arren –haize bolada bortitzak izan ziren– atsedenaldira aurretik iristea lortu zuten etxekoek, Aitzurik 27. minutuan sarturiko golari esker. Bigarren zatian bi taldeek borrokak jarraitu zuten, baina Etxaberen golak, 70. minutuan, garaipenaren bidean jarri zuen taldea. Arrasatearrek, dena dela, tartea murriztu zuten 2-1ekoa eginez, baina 90. minutuan Eizmendik 3-1ekoa jarri zuen hiru puntuak etxean uzteko.

Honako hamaikakoa atera zuen OKEk Plazetara: Paul, Telmo, Irazoki, Fernandez, Jonma, Niko (Loperena), Korta, Etxabe (Mitxelena), Estefano (Eizmendi), Gorkita (Ruiz) eta Aitzuri (Sein).

Emaitza honekin Oiartzunek sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, baina bigarrena den Añorgarekin berdinduta. Izan ere, hauek galdu egin zuten Tolosara egindako bisitan, eta honenbeste bi taldeak 33 punturekin daude, baita Real Unión B ere. Liderrak, Zarautzek, ez zuen hutsik egin eta lau puntuko abantailari eusten dio.

Elkarteko taldeek asteburuan izandako gainerako emaitzei dagokienez, ohorezko erregional mailako neskek bana egin zuten etxean Lagun Onaken aurka, eta seigarren postura jaitsi dira sailkapenean. Gorengo mailako neskek, aldiz, emaitza gogorra jaso zuten 7-0 Landetxari eginiko bisitan.

Mutilen ohorezko jubenilen taldea 1-0 gailendu zitzaion Elgoibarri eta gorengo jubenilak, berriz, 3-0ko garaipena eskuratu zuten Touring-en aurka etxean.

Hirugarren mailako nesken taldeak ez zuen partidurik asteburu honetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohorezko erregionaleko mutilen taldearen garaipen bikaina etxean