Oiartzun
Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu duteOiartzun
Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu duteA. M.
Oiartzun.
Viernes, 26 de julio 2024, 20:29
Herriko ondarea eta albisteak jasotzen dituen Oiartzun 2024 liburua aurkeztu du Urtekari Batzordeak. Josune Cousillas, Joxan Eizmendi, Haizea Saez de Eguilaz, Jaione Ugaldebere eta Garazi Urdampilleta arduratu dira 54. alea duen urtekariaren koordinazioaz, eta herriko beste 53 idazleren ezinbesteko laguntza izan dute.
Publicidad
Gogotsu aritu dira urtebetean bailaran aipagarri izan diren oiartzuarrak, taldeak, ekimenak eta urteurrenak biltzeko. Mimo handiz idatzi dituzte urtekariaren 200 orrialdeak. 9 ataletan banatu dituzte: elkarrizketa, historia, seme-alabak, kultura, kirola, irakaskuntza, herriko eragileak, albiste aipagarriak eta argazki zaharrak. Aurtengo elkarrizketa nagusia Miren Agiriano Ugartemendiari egin dio Izaskun Madariagak. Emakume langilea, borrokalaria, eskuetan duena errazki banatzen duena, ama aparta eta batez ere, "txikien», zanpatuen, ezinduen sufrimendua bere egiten duena. Beste hainbat herritar ere eraman dituzte orrietara. Oiartzungo kultura eta kirol arloak oparoak direla ezin uka, eta horien lekuko dira jasotako lan aski interesgarriak.
Hamaika salmenta gune hauetan erosi daiteke urtekaria, 4 euroan: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.